Edukira joan

Erwin Piscator

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erwin Piscator

Bizitza
JaiotzaGreifenstein eta Ulm (en) Itzuli1893ko abenduaren 17a
Herrialdea Alemania
 Mendebaldeko Alemania
 Frantzia
 Weimarko Errepublika
 Alemaniar Inperioa
 Errusia
HeriotzaStarnberg1966ko martxoaren 30a (72 urte)
Hobiratze lekuaWaldfriedhof Zehlendorf (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Maria Ley-Piscator (en) Itzuli  (1937ko apirilaren 15a -
Hezkuntza
HeziketaGymnasium Philippinum Marburg (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Arthur Kutscher (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, film-zuzendaria, errealizadorea, theatrologist (en) Itzuli, idazlea, theater director (en) Itzuli, gidoilaria, film-muntatzailea eta zinema ekoizlea
Lantokia(k)Paris eta New York
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Komunista

erwin-piscator.de
IMDB: nm0685442 IBDB: 5440
Find a Grave: 9462066 Edit the value on Wikidata

Erwin Piscator (Greifenstein, 1893ko abenduaren 17a - Starnberg, Bavaria, 1966ko martxoaren 30a) alemaniar antzerki-zuzendaria izan zen.

Unibertsitatean Arte Dramatikoko ikasketak egin ondoren, antzezle eta zuzendari gisa lan egin zuen. 1919an KÖningsberren zuzendaritza hartu zuenean, aktore eta zuzendari bezala lan egin zuen kanpainako antzokietan. Volksbühne antzokiko zuzendaria izan zen 1924. urteaz geroztik Berlinen. 1929ko krak ekonomikoan porrot egin zuen, eta urte horretatik munduko bigarren gerra hasi zen arte, Sobietar Batasunera bidaiatu eta ikusmolde artistiko berriak ikasi eta praktikatu zituen. Estatu Batuetara erbesteratu zen nazismoaren garaian, eta New Yorkeko Gizarte Ikerketarako Institutu Berriko antzerki-saileko lantegiaren zuzendaria izan zen (1939-1951). Bertan, eduki sozialeko lanen antzezpenean lan egin zuen, markartismoaren indarrak, histeria antikomunistak eta, ondorioz, sorgin ehizak, 50eko hamarkadatik aurrera, Estatu Batuetako dramaturgiaren 'hamarkada isila' gauzatu zuen arte. 1951n itzuli zen Berlinera, eta Volksbühne antzokiaren zuzendaria izan zen berriro ere.

Lanak eta eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekintza politikotzat ulertzen zuen antzerkia. Berehala egin zen ezagun, M. Gorki sobietarraren eta Jaroslav Hasek txekiarraren obrak antzeztokirako egokitu zituenean, batez ere. Filmez eta ikus-entzunezkoez baliatzen zen antzerkietan. Eszena, funtsean, arte espazial gisa, Bauhausen ikusmoldeetatik abiatzen zen ideia zen eta Piscatorrek aprobetxatu zuen bere antzerki-esperientzietan.[1].

Mugimendu dadaistak eragin zion. Vsévolod Meyerholden eszenako biomekanikaren teoriak praktikara eraman zituen. Bertold Brechten aurrekari zuzena izan zen, garaikidea izateaz gain. Gaur egungo 'antzerki-dokumentuaren' aitatzat jotzen da.

Aipagarria da Peter Weiss herrikidearen obrarako antolatu zuen muntaia: Die Ermittlung (Azterketa). Eleberrien egokitzapen ausartak egin zituen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erwin Piscator Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Maida Royero, liburu honen hitzaurrean: Teatro político / Erwin Piscator; argitaletxea: Instituto cubano del libro, La Habana, 1973.